XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken urteotara arte eztira euskal poesi guduak onen zaratatsuak izan.

Iltegi zarrean ere berein obi zitun arlanduan egiñak.

Bein epez aurkitzen zala, ango eleizatxoan ixil-ixil sartu ta aurrez aurre, goikaldean, Kristo gurutz iltzatuaren irudi aundia marratu zun ikatzez, ederto moldatua ta oiñaze-itxura sentikorrez pizkortua noski.

Irudi oiñean utzi zun bertso sakon zurra, urteetan antxe agiri izan zan, San Bartolome zeritzan ortu santu aipatua puskatu zuten, arte.

1906'ko urtarrillaren 16'an il zan Arrese.

Il-berria laster zabaldu zan euskal lur zoko urrutienetara ere.

Garai artan Euskal Erria'ren zuzendari zan Lopez Alen jaunak onela zion: Zartada ederra artu du orain ere euskerak, osagaitza noski.

Elizanburu ta Etxeberri Bidaso'z andik, Otaegi ta Arzak oraintsu Gipuzkoa'n ta Arrese Otxandio'n, negar itxaso utzi dute Aitor'en izkera; ta are samiñago dugu ezten onen mingotsa, eusko endaren zorigaiztoz eriotzak egiten dun uts-unea beteko dunik ez dugula izango jakiteak.

Danak ezagun zuten Euskalerrian euskal olerkari gorengoena, Arrese Beitia.

Gaur ere, ura gogora ekarriz, bertso giar aiek aditzen ditugula iruditzen zaigu, Gipuzko Aldundiak euskal jaiak eratu poz-eztitan geudenetakoak.

Entzule guztia, su ta kemen, Arrese'ri jotzen zizkioten txalo ta esku-zartak!.

Bizkaitar olerkari gurenaren ezpaiñetatik zintzil zeuden guztiak, eta aren itz-eztena erriaren biotz barneraiño zijoan.

Beiñola Iruña'ko gotzain Venegas de Figuroa jaunak antolatu zun lenbizikoa, 1609'garren urtean.

Geroago, 1865'an, Sara'n ere egin zituzten bertsuetako saioak, eta eztira iñundik ere baztertzekoak, eliz-jai aietan ohorezko sariz omendutako neurtitzak.

Andik urte batzuetara, Abbadie lapurditar jaun argiak eta Iruña'ko Asociació Euskara zeritzan bazkunak batera, euskal olertia piztu ta erpin jartzearren, poesikonkursu ta zeingeiagokak iraun bidean jartzea erabaki zuten.

Eta auen ardura ta zaipean, Elizondo'n atondu zuten lenbizikoa, 1879'an.